2011/11/15

EmAkUmE TxOkOa!!



Zornotza betaurreko moreetatik begiratu…
EMAKUME TXOKOA sortuz!

Zerk goxarazten zaitu? Emakumeok seguru sentitzen al gara gure herriko kaleetan? Zer da plazerra? Eta autodefentsa? Erlazio askeak bizi al ditugu? Rola ala genetika? Nola harremantzen gara? Non daude emakume arotzak? Eta goi kargudunak? Zer dakigu historia aldatu duten emakumeei buruz?
EMAKUME TXOKOA izenez bataiatu berri dugun espazioa sortu nahi dugu herrian, Zornotzako Bilgune Feministak 2011-2012rako burutu duen plangintza zabaldu asmoz. Elkarlanean, parekidetasunean, goxotasunean, indarrez, eztabaida ardatz hartuz, kritikotasunez hausnartuz, ikasiz, haziz, heziz, maitatuz, gorrotatuz eta borrokatuz herriko emakumeongana heldu nahi dugu. Gustura. Askatasunez garena izanez eta izango garena sortuz.
Horretarako azaroaren 16an 18:30etan Zelaieta Zentroan elkartuko gara, Zornotza more bat posible dugulako.
EMAKUME TXOKOAN elkartuko garelakoan…


Zornotzako Bilgune Feminista