2012/11/21

iNDaRKeRia SeXiSTaReN auRReaN, eRReSiSTeNTZia FeMiNiSTa!!

Azaroaren 25, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako egun honetan emakumeei dei egin nahi diegu, ez ditzagun erasoak onartu. Salatu eta kalera irtetera, erantzun kolektiboak abian jartzera, autodefentsa feministaren sarea zabaldu eta subjektu aktibo bilakatzera jo behar dugu. Eraso sexistak ez dira kasu isolatuak, ez eta kontu pertsonalak ere, beraz adorez defenda ditzagun gure buruak eta berretsi gaitezen. Instituzioen politika paternalista eta biktimizatzaileek ez bagaituzte asetzen ez eta jabekuntzan mesederik egiten ere, elkartu gaitezen, talde eta ekimen feministak eratuaz nonahi. Bakoitzak gure esparrutik baina elkarrekin saretuaz, elkartasunez, justizia sozialaren bidean indarkeriaren aurrean ematen den inpunitatearekin amaitzea lortuko dugu. •Gaur, 12:30etan Bilbon MANIFESTAZIOA. •Bihar, astelehena, “Indarkeria sexistak baditu mila aurpegi” BIDEO-FORUMA 19.00etan Zelaieta Zentroan LABren eskutik.

2012/06/28

aTHLeTiK 1 - eMaKuMeaK 0

Maiatzaren 28a, Emakumeon osasun sexual eta erreproduktiboen eskubideen nazioarteko eguna izan zen eta udalak lau urte daramatzaz, Emakumeon Plataformaren laguntzaz, asteburu horretako larunbatetan emakumeontzako maratoia antolatzen Zubiondo Plaza eta Nafarroa Landetatik zehar. Aurten ez da egin. Zer dela eta? Maitzaren 25ean, Athleticek Madrilen jokatu zuen Kopako Finalaren ospakizunak Zubiondo Plazan egin ziren eta bi ekimenak prest izateko zailtasunaren aitzakipean Udaleko berdintasun arduradunek bertan behera utzi zuten aipatu maratoia. Zornotzako Bilgune Feminista ere Athletic zalea da eta pantaila erraldoia jartzea ondo ikusten du baina ez ahal dira bi ekimenak uztargarriak? Ez al ditu Zornotzak espazio nahikoak bi ekimenak egiteko? Gure desadostasunak eta zalantzak behin eta berriz helarazi genien arduradunei baina badirudi beraien ibilbide politikoan oztoporik ez dutela nahi eta modu zakarrez erantzuten ziguten. Ondorio batera iritis gara, gure Udal gobernariak Athletic dutela beste udal politika guztien gainetik. Hortaz, Zornotzako Bilgune Feministak dei egiten die ekainaren 23an Anoetan jokatuko den Emakumeon Euskal Selekzioaren futbol partida ikustera joateko. Herrian pantaila erraldoia jarri behar badan eta aurrekontuetan ditu nahikorik ez badagoen gu prest gaude auzolanaz antolatzeko… Dena kirolaren lehentasunagaitik! Ikusiko dugu Berdintasunerako Udal Batzorde berriaren lehentasunak eta funtzioak errealak ote diren. Oraingo honetan ez baita emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bermatu.

2012/02/15

2011/11/29

Abenduak 17, DaNoK BiLbOrA!!


Emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batuzetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala da. Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondoriolez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.

Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.

2011/11/25

ErAsO SeXiStArIk eZ!!



Urtea abiatu zenetik 7 erailketa kasu ezagutu ditugu, Yanela, Amaia, Jone, Rosario, portugaleten egondako erailketa, Deisy eta Sophie. Noraren kasuak argitu gabe jarraitzen du. Gainera azpimarratu beharra dago aipatu ditugun bi kasuetan instituzioen hutsuneen eraginez gertatu direla erailketak, bietan hainbestetan babes neurri ezinbestekotzat hartzen den urruntze aginduek huts egin dutelako.
Instituzioen itxurakeriaz eta martxan dituzten neurri urriez nekatu garelako errebelatzen gara etengabe. Bitartekoak eskeini behar ditu eta emakumeen protagonismoa, babesa eta eskubideen jabetzea ekarri behar dute.
Hala ere, emakumeak subjektu pasiboak bagina tratatzen gaituzte instituzioetatik, gure burua defendatzeko gaitasunik ez bagenu bezala, zer nahi dugun jakingo ez bagenu bezala.
Oso kontziente gara emakume izatearen arriskuez, eguneroko beldur eta erasoez.
Horregaitik, eraso bakoitzaren egoerarekin konpromisoa eta elkartasuna agertuz autodefentsa feminista bultzatzen dugu, indarra, babesa, autoestima, konfiantza, norberaren ezagutza eta mugak argi adierazteko baliagarri den jarrera.
Emakumeon eskubideen aitortza eta bermea helburu duen prebentzio lan handia dugu egiteko. Horregaitik emakumeon indarkeriaren aukako egun honetan, instituzioen, jendarte eragile zein norbanakoen konpromezua eta ardura exijitzen dugu indarkeria sexistari aurre egiteko.

GORA BORROKA FEMINISTA!

2011/11/16

IpUiN Ez SeXiStEn 1.LeHiAkEtA



PARTE HARTZAILEAK
16 urtetik gorako edozein pertsonek aurkeztu ahal izango du bere literatura lana Zornotzako Bilgune Feministak antolatutako I. Ipuin lehiaketara.

GAIA ETA LUZEERA
Gaia librea da. Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Beste lehiaketaren batean saririk jaso edo/eta literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak, ezingo du parte hartu.
Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratuak izan direnak.

LANAK NOLA AURKEZTU.
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira, A4 orrietan, lerroartean tarte bikoitza utzia. 5 orrialde gehienez, hautuz irudiak barne. Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, NAN fotokopia eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean ipuinaren izenburua idatziko da.

LANAK NON AURKEZTU ETA AURKEZTEKO EPEA
Idazlanak 2011ko abenduaren 12an aurkeztu behar dira, Zelaieta Zentroko harreran egongo den kutxan, 20:00ak arte.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren hiru lagunek osatuko dute: Sonia Gonzalez idazlea, …. eta Zornotzako Emakumeen plataformako kide bat.

BALORATUKO DA
Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin edo ilustrazioaren esentzia jasotzea.
Bestalde, sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituzten ipuinak baloratuko dira. Hau da, genero estereotipoei erantzuten dien eta jendarte parekidea bultzatzen dutenak, pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, jendarte justuagoa bilakatzeko.

ERABAKIA
Epaimahaiak erabakia jakitera eman eta sariak abenduare 20ean banatuko dira, 19.00etan Zelaieta Zentroan.

SARIAK
Ipuin lehiaketa honen irabazleak, oroigarriaz gain, 100 euroko bono bat irabaziko du.

LANEN JABETZA ETA ARGITALPENA
Zornotzako Bilgune feministak beretzat gordetzen du saritutako obrak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zornotzako Bilgune Feministarena izango dira.
Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

LITERATURA LEHIAKETA HONETAN PARTE HARTZEAK LEHIAKETA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK ONARTZEA DAKAR.