2012/11/21

iNDaRKeRia SeXiSTaReN auRReaN, eRReSiSTeNTZia FeMiNiSTa!!

Azaroaren 25, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako egun honetan emakumeei dei egin nahi diegu, ez ditzagun erasoak onartu. Salatu eta kalera irtetera, erantzun kolektiboak abian jartzera, autodefentsa feministaren sarea zabaldu eta subjektu aktibo bilakatzera jo behar dugu. Eraso sexistak ez dira kasu isolatuak, ez eta kontu pertsonalak ere, beraz adorez defenda ditzagun gure buruak eta berretsi gaitezen. Instituzioen politika paternalista eta biktimizatzaileek ez bagaituzte asetzen ez eta jabekuntzan mesederik egiten ere, elkartu gaitezen, talde eta ekimen feministak eratuaz nonahi. Bakoitzak gure esparrutik baina elkarrekin saretuaz, elkartasunez, justizia sozialaren bidean indarkeriaren aurrean ematen den inpunitatearekin amaitzea lortuko dugu. •Gaur, 12:30etan Bilbon MANIFESTAZIOA. •Bihar, astelehena, “Indarkeria sexistak baditu mila aurpegi” BIDEO-FORUMA 19.00etan Zelaieta Zentroan LABren eskutik.

2012/06/28

aTHLeTiK 1 - eMaKuMeaK 0

Maiatzaren 28a, Emakumeon osasun sexual eta erreproduktiboen eskubideen nazioarteko eguna izan zen eta udalak lau urte daramatzaz, Emakumeon Plataformaren laguntzaz, asteburu horretako larunbatetan emakumeontzako maratoia antolatzen Zubiondo Plaza eta Nafarroa Landetatik zehar. Aurten ez da egin. Zer dela eta? Maitzaren 25ean, Athleticek Madrilen jokatu zuen Kopako Finalaren ospakizunak Zubiondo Plazan egin ziren eta bi ekimenak prest izateko zailtasunaren aitzakipean Udaleko berdintasun arduradunek bertan behera utzi zuten aipatu maratoia. Zornotzako Bilgune Feminista ere Athletic zalea da eta pantaila erraldoia jartzea ondo ikusten du baina ez ahal dira bi ekimenak uztargarriak? Ez al ditu Zornotzak espazio nahikoak bi ekimenak egiteko? Gure desadostasunak eta zalantzak behin eta berriz helarazi genien arduradunei baina badirudi beraien ibilbide politikoan oztoporik ez dutela nahi eta modu zakarrez erantzuten ziguten. Ondorio batera iritis gara, gure Udal gobernariak Athletic dutela beste udal politika guztien gainetik. Hortaz, Zornotzako Bilgune Feministak dei egiten die ekainaren 23an Anoetan jokatuko den Emakumeon Euskal Selekzioaren futbol partida ikustera joateko. Herrian pantaila erraldoia jarri behar badan eta aurrekontuetan ditu nahikorik ez badagoen gu prest gaude auzolanaz antolatzeko… Dena kirolaren lehentasunagaitik! Ikusiko dugu Berdintasunerako Udal Batzorde berriaren lehentasunak eta funtzioak errealak ote diren. Oraingo honetan ez baita emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bermatu.

2012/02/15