2011/11/16

IpUiN Ez SeXiStEn 1.LeHiAkEtA



PARTE HARTZAILEAK
16 urtetik gorako edozein pertsonek aurkeztu ahal izango du bere literatura lana Zornotzako Bilgune Feministak antolatutako I. Ipuin lehiaketara.

GAIA ETA LUZEERA
Gaia librea da. Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Beste lehiaketaren batean saririk jaso edo/eta literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak, ezingo du parte hartu.
Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratuak izan direnak.

LANAK NOLA AURKEZTU.
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira, A4 orrietan, lerroartean tarte bikoitza utzia. 5 orrialde gehienez, hautuz irudiak barne. Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, NAN fotokopia eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean ipuinaren izenburua idatziko da.

LANAK NON AURKEZTU ETA AURKEZTEKO EPEA
Idazlanak 2011ko abenduaren 12an aurkeztu behar dira, Zelaieta Zentroko harreran egongo den kutxan, 20:00ak arte.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren hiru lagunek osatuko dute: Sonia Gonzalez idazlea, …. eta Zornotzako Emakumeen plataformako kide bat.

BALORATUKO DA
Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin edo ilustrazioaren esentzia jasotzea.
Bestalde, sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituzten ipuinak baloratuko dira. Hau da, genero estereotipoei erantzuten dien eta jendarte parekidea bultzatzen dutenak, pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, jendarte justuagoa bilakatzeko.

ERABAKIA
Epaimahaiak erabakia jakitera eman eta sariak abenduare 20ean banatuko dira, 19.00etan Zelaieta Zentroan.

SARIAK
Ipuin lehiaketa honen irabazleak, oroigarriaz gain, 100 euroko bono bat irabaziko du.

LANEN JABETZA ETA ARGITALPENA
Zornotzako Bilgune feministak beretzat gordetzen du saritutako obrak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zornotzako Bilgune Feministarena izango dira.
Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

LITERATURA LEHIAKETA HONETAN PARTE HARTZEAK LEHIAKETA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK ONARTZEA DAKAR.