2010/04/21

InKoMuNiKaZiOa = ToRtUrA SeXiStA


Azken asteotan, Euskal Herriko hamaika herritar atxilotuak eta inkomunikatuak izan dira. Horietatik 6 aske geratu izan badira ere, besteak espetxe zigorra jaso dute.
Inkomunikaturik egon diren denbora horretan, tortura eta tratu txar onartezinak jaso izan dituztela aitortu dute atxilotuetako batzuk. Gainera, Saioa Agirre zornotzarraren eta Naia Zuriarrain bilbotarraren kasuan tortura sexista ere aplikatu zaiela salatu dute: ukituak, mehatxuak, biluzteak eta komentario sexista etengabea besteak beste, indarkeri sexistaren kasu larrien aurrean kokatzen gaituztelarik.
Zornotzako Bilgune Feministatik gogor eta ozen salatu nahi dugu atxilotuen aurka aplikatu diren inkomunikazio aldia eta tortura jazarpenak. Onartezina da herri honen eraldaketaren alde lanean ari diren herritarrak atxilotu, inkomunikatu eta torturatzea. Horregatik elkartasuna adierazi nahi dugu atxilotuak eta espetxeratuak izan direnekiko eta inkomunikazio aldien baztertzea eskatzen dugu.
Bestalde emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatzen dugu, eremu ezberdinetan pairatu beharreko indarkeri sexista gainditu eta etxean, kalean, lanean, komisaldegietan nahiz espetxeetan ematen den indarkeria baztertzen dugu.
Herritarrei ere deialdia luzatzen diegu tortura kasuak, baita jasandako tortura sexistak ere salatzera eta kalera ateratzera.