2010/03/22

2010 aRrAzOi EsKeRrAk EmAtEkO!

Martxoaren 8tik 13ra bitartean Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bost egunetan zehar, zazpi lurraldeetako 28 herri eta hirietatik pasa da. 870 klimetrotik gorako bidea izan da, emakumeen elkartasun, ongi-etorri, agur eta testigantzaz urratsez urrats ehundutako bidea.
Milaka emakumez osaturiko uholde moreaz Euskal Herria zeharkatu dugu; herri, auzo eta kaleak, txoko guztiak feminismoz busti eta gureak eginez.
Bost egun izan dira emakumeon errealitatea azaleratzeko; indarkeria sexista eta prekarietatearen aurka gure salaketak eta ohiuak ozen entzunarazteko, eskubide sexualen eta elikadura burujabetzaren inguruan nahi ditugun erabakiak hartzeko eskubidea izan dezagun aldarrikatzeko.
Zornotzan ere, herritarren babesa jazo zuen Martxak. Ehunka izan ziren aurkezpen egunean eta martxoaren 10ean bertan batu zirenak. Mile esker denei! Eskerrik asko, ekitaldian bertan eta prestaketa guztian parte hartutako denei; ekipoaren muntaian, batukada, bertsolaria, korala, Nafarroako Zentroko grebalariak eta zanpantzarrak, besteak beste. Eta azken momentuan sortu ziren ezbeharren inguruko parkamenak eskatzen ditugu.
2010, 2011, 2012 arrazoi izaten jarraituko dugu, Emakumeok arrazoiak soberan ditugu kalera irteteko. Egin gaitezen gure errealitatearen jabe. Aldatu dezagun Euskal Herria, aldatu dezagun mundua.