ToKiA: Erreferendum Plazan
EgUnA: 2010-05-05, asteazkena
OrDuA: 19:00
Apirilaren 14an, asteazkenean, Guardia Zibilak beste bederatzi lagunekin batera Saioa Agirre zornotzarra atxilotu eta 5 egunez inkomunikaturik izan zuen. Inkomunikaturik egon den denbora horretan, Saioak tortura eta tratu txar onartezinak jaso izan dituela aitortzeaz gain, tortura sexista ere aplikatu zaiola salatu du: Ukituak, mehatxuak, biluzteak eta komentario sexista etengabea besteak beste. Honek, indarkeri sexistaren kasu larrien aurrean kokatzen gaituelarik.Guzti honengatik, Zornotzako Emakume Plataformatik, tortura mota guztien eta bereziki tortura sexistaren aurka agertzen garela argi adierazi nahi dugu. Eta ere berean, momentu gogor hauetan bai Saiori eta baita bere senide eta lagunei gure elkartasunik beroena eskaini nahi diegu.
Bestalde emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatzen dugu, eremu ezberdinetan pairatu beharreko indarkeri sexista gainditu eta etxean, kalean, lanean, komisaldegietan nahiz espetxeetan ematen den indarkeria baztertzen dugu.
Emakumeon kontrako indarkeria kasu gehiagorik ez dugulako nahi!
Zornotzako Emakumeon Plataforma: Udalen elkartea, Alaiak korala, Bilgune Feminista, Alarguna, Belatxikietako Emakumeak eta LAB sindikatua)