2009/11/21

AzArOaK 25


Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako egun honetan Zornotzako Bilgune Feministaren aurtengo indarkeri, eraso eta bortxaketa kasuen balantzea egiteko unea da .
Urtarrilan Marie Laurence Canicas, 48 urteko emakumea erail zuen bikotekideak Baionan etxeari su emanda. Martxoan Izaskun Jimenez 44 urtekoa erail zuen senarrak Gernikan, apirilean Yamiled Giraldo 33 urteko emakume gaztea erail zuten Cordovillan eta maiatzan Yasmin Zamira 37 urtekoa erail zuen bikotekide ohiak Irunen. Ekainan berriz, Mari Puy Lizarrako emakumearen gorpua aurkitu zuten. Beraz bost emakume erailen errealitate gordinari aurre egin behar diogu oraindik bukatu ez den urte honetan. Argazki hau zoritxarrez urteak pasa ahala errepikatzen joan zaigun irudi bat da, inork honen aurrean taxuzko erabakirik ez duela hartzen ikusten jarraitzen dugu bitartean.
Horregaitik iada ezin dugu zain egon nahi ea gu salbatzera noiz etorriko, ezin dugu gure segurtasuna eta bizitza beste batzuengan delegatu. Emakume bat erasotzen dutenean, gutako edonor erasoko balute bezala delako, guregandik abiatuta egin nahi diogu aurre indarkeriari; emakume aske eta autonomo bezala formatuz, gure buruarengan dugun ziurtasuna handitu eta gaitasunetan sinestuz. Geure etorkizuna, gure gorputza eta gure bizitzen jabe izatea nahi dugu.
Golpeei, irainei, gutxiespenei, mehatxuei aurre egin nahi diegu. Egin nahi ez duguna egiteari utzi, maite gaituela dioten erasotzaileei planto egin, gure bizi proiektuak askatasunean, menekotasunetik kanpo garatzen segi.
Ofentsibara pasako gara: erantzutera, defendatzera eta ekitera.


GORA EMAKUMEON BORROKA!