2011/01/20

UrTaRRiLaReN 27aN DaNoK gReBaRa!!






Pentsio erreformarik ez! EMAKUMEOK KALTETUENAK ETA AHAZTUENAK

Urtarrilaren 28an, Espainiako Gobernuak pentsioen erreformarako lege dekretua onartu nahi du. Erreforma honek, emakumeon bizi baldintzen okertzea ekarriko du, besteak beste, emakumeok etengabeko prekarietatera, pobreziara kondenatuz.
Erreformaren ondorioak hauek izango dira:
• Emakumeon gehiengoak kobratzen duen pentsioa pobreziaren mugaren azpitik dago, batez-bestekoa 600-650 eurokoa delarik. Etxeko langile moduan aritu direnak, berriz, 400 eurotik beherakoa.
Erreformaren ondorioz, pentsioen igoera ez da urterokoa izango eta erosteko ahalmenaren galera emango da, ondorioz, emakumeon bizi baldintzen okertzea egongo da.
• Alargun pentsioa, pentsio eratorria da. Hau kobratzen dutenak pobreziaren mugaren azpitik bizi dira (600 eurotik behera kobratzen dute).
Erreformaren ondorioz, pobreziaren muga hau gainditzerik ez da emango.
• Lan merkatuan dauden emakume gehiengoek kontratu prekarioak, denbora partzialekoak… dituzte. Horrela, pentsio bat lortzeko zaila da eskatzen diren urteak kotizatzea.
Erreformaren ondorioz, kotizazio urteak igotzean, emakume asko pentsiorik ez izatera kondenatuko gaitu.
• Emakume askok, merkatu izkutuan daudenez, ez dute kotizatzen, eta aurrera begira ere ez dute izango.
• Etxeko lanak eta zaintza lanak ez dira kontabilizatzen, emakumeak inaktiboak omen gara eta ez dugu inoiz pentsiorik izan, eta erreforma honen ondorioz, ez dugu inoiz izango.
• Emakume gazteok lan merkatuan sartzeko zailtasunak ditugu eta egun ditugun enpleguak oso prekarioak dira eta inolako baldintza duinik gabekoak dira. Kotizazio urte kopurua eta jubilatzeko adin legalaren igoerarekin ez dugu pentsiorik izateko eskubiderik izango.

EMAKUMEOK PENTSIO DUINA IZATEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEN DUGU. EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRI BATEN BEHARRA ALDARRIKATU BEHAR DUGU!

Urtarrilaren 26ean, asteazkena, 19:30etan KONTZENTRAZIOA PATATAN!!

Urtarrilaren 27an, osteguna, EMAKUMEOK GREBARA!